0167_Last Chance for a Slow Dance
ES   EN
ES   EN
Larrabetzuko aterpea_ Erabilerarik gabeko eraikin baten transformazioa  estalitako espazio publiko bat sortzeko Larrabetzu plazan
2022 EHAEO Saria, 2022 Egurtek saria, 2022 AITIM Saria, CSCAEko ARQUITECTURA 2021  sarien finalista, XII BIAUko obra finalista, Architectural Heritage Intervention AHI European Award sarien finalista, European Prize for Urban Public Space 2022 sarietarako nominatua, 2021 Arquitectura Plus sarien finalista
/

“Eztulka zure hilkutxa barruan

Itsas hondoan bezala

Horrelaxe hasten zen Last Chance for a Slow Dance, Fugaziren abestia, dantza geldo batentzako azken aukera, eta horrelaxe sentitzen ginen gu Larrabetzuko aterpe txikiaren eraikuntzaren azken fasea izan behar zenaren hasieran. Aurretik, hainbat urte igaroak ziren, krisiaren gogorrenak, erabilera proposamen desberdinetarako proiektu desberdinak, esku-hartze arkeologikoak, ustekabeko gertakariak eta baita interbentzioa aurrera onik eramateko gai izan ez zen kontrata bat ere. Eraikuntza berriro hasi aurretik, eraikina berriro birproeiktatu behar izan genuen, dena hasieran bezala uzteko intentzioarekin, baina eraikuntzaren lehen fase negargarrian sortutako arazo andana konponduz. Izan ere, dantza geldo baterako azken aukera zen.

Larrabetzuko hirigunean estalitako espazio publikoen gabezia ikusita, udaletxearen birgaitze proiektua garapenen prozesuan, hari atxikitako eraikina ordezkatzeko ideia sortu zen, udaletxea inguratzen duen espazio publikoaren osatuko zuen eremu estali eta babestu bat sortzeko. Askatasuna plaza, Larrabetzuko herriko plaza gisa, udalerriko hiri-ehunean garrantzi eta zentraltasun handiena duen espazioa izanda, herritarren gizarte eta aisialdi jarduera ugari biltzen dituena, ez zituen estalitako espazio irekirik. Eraikitako aterpeak, bere dimentsio apalekin ere, gabezia hori arintzea du helburu, eguraldi txarretik babestutako espazio bat sortuz, aldi berean irekia, aireztatua, eta argitsua, eta bere arkitektura eta bolumetria dela medio, Larrabetzuren hiri ehunean zalapartarik gabe era isilean integratzen dena.

Aterpe berriaren bolumena, aurretik zegoen eraikinaren oso antzekoa, estalkia eusten duen egituraren bitartez osatzen da. Aurretik zegoena errespetatze aldera ere, beheko solairuan udaletxeko mehelinaren jatorrizko harrizko fisionomia berreskuratzen du eta kanpoko eskailerak eta bere iturri erantsia eraikin berrian integratzen dira. Horrela eraikin berriaren asimilazio eta integrazio lasaia bilatzen da, bai fisikoki alde zaharreko ingurune zainduan, bai larrabetzuarren memoria kolektiboan, tokiko historiaren beste substratu baten gisan.

Espazioari forma ematen dion kanpoko estalduraren egitura, laminatutako egurrez egina, saihets edo nerbio sorta batzuek osatzen dute, inguratzaile ireki eta aireztatu gisa funtzionatzen dutenak eta hiru isurialdeko teilatua eusten dutenak. Aterpearen egitura udaletxeko eraikinari atxikitako egurrezko zutabe handi bakar batek osatzen du, teilatua eta zeharkako laminatutako zurezko tarteko solairuaren harlauza eusteko balio duena, portiko txiki baten laguntzaz alde batetan eta hormigoizko habe handi baten bidez bestean.

Aterpearen distribuzioari dagokionez, espazioa bi solairutan banatuta dago. Beheko solairu diafanoa, non taberna barra txiki edo erabilera anitzeko txosna ireki bat kokatzen den, aterpean egiten diren ekitaldiak edo jardueren osagarri gisa erabiltzeko; eta tarteko solairu txiki bat, kanpoko eskaileren bitartez kalearekin komunikatua. Udalaren birgaitze proiektua egin ondoren, tarte solairu hau osoko bilkura aretoaren sarbide bat izatea aurreikusten da. Solairuarte honek estalitako aterpearen espazio osatzen du eta aberasten du, modu anitzetan erabil baitaiteke, hala nola pulpitu gisa, agertoki gisa, etab.

Proposamenak estalitako espazio publikoaren gehieneko permeabilitatea sustatzen du. Horretarako beheko solairuan egituraren nerbio edo zutabe ugari desagertzen dira, bi sarrera handi sortzeko, bata plaza nagusitik eta bestea mendebaldetik. Leiho txiki batek hegoaldeko kalexkatik sartzeko aukera ematen du, nahiz eta maila ezberdinean egon. Zutabeen antolaketak iragazkortasun bisual handia ere ahalbidetzen du. Aterpea energetikoki oso eraginkorra den argiztapen publikoko instalazio batekin osatzen da, LED linealak erabiliz, barrualdean argiztapen uniforme eta orekatua sortu. Plazatik ikusita gauez eraikinak igorritako argia lausoa eta sotila da.

Eraikina irudi garaikidea eskaintzen du baina, aldi berean, tokiko tradizio arkitektonikoa errespetatzen du, bai eraikuntzan eta erabilitako materialengatik, baita lehendik zegoen eraikinaren antzeko forma eta bolumena erreproduzitzen duelako ere. Aukeratutako materialek, egurra eta harria, eta tratatutako harri itxurako hormigoia, ingurunean ondo integratzen laguntzen dute.

Gainera, aurretik zegoen eraikin hondatua udaletxearen eraikin nagusitik argiki bereizten den beste batekin ordezkatzeko esku-hartzeak, eta haien arteko mehelina fatxada berri gisa berreskuratzeak, konplexuaren balio konpositiboa handitzen du, udaletxea balioan jarriz. Era honetan eraikin berria, itxura garaikidea izan arren, Larrabetzuko herriko plazaren eremuan oso modu harmoniatsuan eta isilean integratzen da.